Euskarazko Unibertsitate-Irakasleei Omenaldia
2007ko abenduaren 15ean "EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak" omenaldia egin zien azken urte hauetan (2002-2007) Euskal Herri osoko eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskalduneei (irakaskuntza euskaraz egin dutenak eta ez dutenak), euskal unibertsitatearen alde egin duten lana eskertzeko eta beren bikaintasun akademikoa ezagutzera emateko. Euskararen Etxean ospatutako omenaldi honetan irakasle euskaldun jubilatu horiei "Euskal Unibertsitatearen Irakasle Emeritu" izendapen sinbolikoa ezarri zitzaien.
Halaber, ekitaldi berean, jubilatu diren irakasle EIRElagunei ere omenaldia egin zaie. Multzo honetan sartzen dira "EIREren lagunak", euskaraz jakin ez baina euskararen alde unibertsitatean lan egin duten irakasle jubilatuak. Hauei “Euskal Unibertsitatearen Irakasle Lagun Emeritu” izendapen sinbolikoa ezagutuko zaie.
Nor omendu: EAE, Nafarroa, Iparralde eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskaldunak eta EIRElagunak. Beraz, kasua balitz, eta adibide soil modura, Europako edo Estatu Batuetako unibertsitateetan irakasle euskaldun bat jubliatu balitz, ekitaldi honetan omendua izan liteke.
Ekitaldiaren egitura: ekitaldia erabat akademikoa izan da eraz eta edukiz. Irakasle omendu bakoitzaren glosa egin du bere unibertsitateko kide batek; gero, oparia eskaini zaio; ondoren, argazkiak eta prentsa; burutzeko, bazkari bikaina.
Eremua: Euskal Herriko unibertsitate guztietara zabaltzen da omenaldi hau (EAE, Nafarroa eta Iparraldea), eta baita beste herrialde batzuetara ere.
Jasotzaileak: Euskal Herri osoko eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskaldunak eta EIRElagunak.