"Maite ditugun olerkariak" Senpere Larraldean.
"Hatsa" elkartearen gomitari ihardokiz, Urriaren 25ean, Juankar MUGARTZA olerkariak, Senpere Larraldean, emanaldi poetiko bat eskainiko du.
Bederatzi urterekin gurasoak hil zitzaizkiolarik, Pariserat joaten hasi zen gaztaroko udak iragaitera osaba-izeben etxean.Ikasturtean zehar, berriz, Iruñean, Euskal Herriko hiri buruzagian, ikasten zuen eta, harrezkero, bere semearekin hiri horretan bizi da.
Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi zuen eta hantxe Doktore titulua erdietsi ere bai. Egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan dago Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasle.
1993an Euskaltzaindiaren Felipe Arrese y Beitia Saria eskuratu zuen "Garraren eta Karroiaren Margoak" olerki bildumarekin. "Hatsaren Poesia", "olerki bildumaren jarraitzailea", "Nafar poesia eguna"-ren sortzaile suharra , Iruñeko Euskarazko ekitaldi poetiko askoren arduratzaile.
Poesiaz ditzakeen iritzi labur batzuk eskatu diogu, eta aipatu olerki-bilduma horretatik testu gogoetagarri eta sakon hau bidali digu:
"Zer ote da enetzat poesia? Gaueko bero berunkararen azpian garraldian naizelarik begiak lauso eta ohean lardaskatua azalean, urduritasunez, eraikitzen dudan amodioaren ezin geldizko abiadura Hatsa elkartearentzat Goizean oinezko ibilaldi bat Gorramendi deitu mendira, (elgarretatzeko hitzordua, Amotz-Larraldean 9ak eta erdietan). Ordu bietan Bazkaria, Larraldean (15 €). Izena emateko: mezua bidali hatsaelkarte@aol.com helbide elektronikora, urriaren 21a baino lehen edo deitu 05 59 54 11 43 (Hegoaldetik, 0033 559 54 11 43) telefonora. Lau eta erdietan Larraldean: Juankar Mugartzaren olerki-emanaldia, Nafarroa Garaiko Etxarri-Aranatz herriko seme Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariaren lanak eta herri bereko Andres Garmendia Iza kantariaren kantuak lagun izanik.