Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Berriak EHUn irakaskuntza-kreditu indibidualen onarpena
Dokumentu Akzioak

EHUn irakaskuntza-kreditu indibidualen onarpena

Azken aldaketak 2007/03/08 10:55

Euskara/Irakasleen Errektoreorde Jauna,

 

EIRE, unibertsitateko euskal irakasleen elkarteak, 2006ko azaroan onartutako irakaskuntzaren kredituen onarpenari buruz iritzia helarazi nahi dizu.

 

Irakasle elebidunak, UPV/EHUko gutxiengoa izanik (%30) gure ikasleria handitzen ari den bitartean (ikasturte honetan %40), orokorrean, kreditu indibidualen onarpenerako baldintza txarragotan gaude irakasle elebakarrarekin alderatuz. Gure eskaintza, batez ere, enborrezko eta derrigorrezko irakasgaietara mugatuta egon denez, gradu-ondoko, aukera askeko eta hautazko ikasgaiak eskaintzeko aukera gutxiago izan dugu. Hortaz, irakaskuntza bere osotasunean garatzeko aukera gutxiago izan dugu elebakarrekin alderatuta. Beste horrenbeste gertatuko da orain atzerriko hizkuntzetan eskainitako irakasgaiekin. Egoera honek gurpil soro batean sartzen gaitu irakasle elebidunak, eta kreditu indibidualen onarpenerako aukerak ere murriztuko zaizkigu. Labur esanda, egoera desabantailatsua dugu lehiarako.

 

Irakasle bakoitzak duen irakasgai eta ikasle-talde kopurua ere kontuan hartu beharko litzateke kredituen onarpenerako, horrek asko baldintzatzen duelako lan zama. Are gehiago, kontuan izaten bada hortik datozen jarduera asko irakaslearen kargu daudela AZP euskaldunen gabeziagatik.

 

Egoera normaltzeko neurrien artean, zera eskatzen dugu: kreditu indibidualen onarpenetik sortzen diren ordezko irakasle-postuak elbidunak izatea. Horrela, elbidunen derrigorrezko eta enborrezko zama pixka bat gutxituko litzateke eta eskaintza zabaltzeko aukera hobeak izango genituzke.

 

Euskarazko testugintzagatik onartutako 3 kredituen onarpena handitzea ere eskatzen dugu, dagoen gabeziari aurre egiteko.

 

Ezarritako sistema berri honek kezka eta nahasketak eragin dizkigu, ez baitugu argi honek guztiak zer suposatuko duen.

 

Hau guztiagatik batzar baten eskaria egiten dizugu.

 

Adeitasunez, 

 

EIRE- EHU

« Abendua 2008 »
As At Az Og Ol La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Izena Emateko
Eirekide izateko fitxa
Sustatu Berriak
Mikel Laboaren kantuak sarean
Kalamuako Parlamentua, Eibarren inguruko mahai-jokoa
Jardunaldiak: Lazarraga, arabar poeta (1547-1605)
Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak euskaraz
Euskaldun guztion aberia EusKafka da: iturrien bila
Erlazionatuta
 

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: