Euskarazko Unibertsitate Liburuen Erakusketa
Sarrera
EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea, Nafarroako Elkarteen Gordailuan inskribatutako elkartea da. Bere helburuetariko bat euskararen garapena unibertsitatean bultzatzea da.
EIREk “Euskarazko Unibertsitate-Liburuen I. erakusketa” antolatu eta burutu zuen Bilbon, non unibertsitate desberdinetako argitaletxeek beren euskarazko unibertsitate-ekoizpena elkarren ondoan jarri eta ikasle eta irakasleei zien gizarte osoari erakutsi baitzieten.
Erakusketa horretan, 1990etik 2005era argitaratutako hirurehun eta berrogei unibertsitate-liburu paratu ziren, Batzorde Zientifikoak “euskarazko unibertsitate-liburu” kontzeptura egokitzen zirela baietsi ondoren. Erakusketak arrakastatsua izan zen eta urtero antolatzeko konpromisoa hartu du EIREk unibertsitate eta hiri ezberdinetan.
2006. urtean Iruñean egitea da gure asmoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA-NUP). Izan ere, erakusketa hau EIREren proiektu garrantzitsua da euskarazko unibertsitatearen aldeko jardunean.
EIRE elkartearen definizioaren arabera, euskarazko unibertsitate-liburua, unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan erabiltzen den argitalpena da, jatorriz euskaraz idatzi eta sortua, edo beste hizkuntza batetik euskarara itzulia.
Helburuak
Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpena gune fisiko komun batean bildu eta erakustea.
Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpenean etorkizunerako sinergiak eta elkarlana bideratzen laguntzea.
Euskarazko unibertsitate-liburuen ekoizpenean egon daitezkeen indarguneak eta ahuluneak ikusten laguntzea.
Antolatzailea, babesleak, laguntzaileak
Antolatzailea
EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea.
Babesleak
UPNA-NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laguntzaileak
Unibertsitateak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa; Universidad de Navarra; Deustuko Unibertsitatea; Mondragon Unibertsitatea; Udako Euskal Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea; Université de Pau et des Pays de l’Adour (konfirmatzeke).
Argitaletxeak: Eusko Ikaskuntza; Elhuyar; Utriusque Vasconie; Jakin.
Batzorde zientifikoa
Zeregina
Batzorde zientifikoaren zeregina izango da II. erakusketa honetara aurkeztuko diren liburuak “euskarazko unibertsitate-liburuen” definizioan barrenean sartzen diren edo ez erabakitzea.
Lan hori egin ahal izateko, unibertsitateetako argitalpen-zerbitzuek beren liburuen zerrenda bat prestatu eta bidaliko dute garaiz.
Kideak
Gizarte Zientziak: Joxe Mari Aizpurua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomiako Katedraduna.
Giza Zientziak: Estibalitz Amorrortu, Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Irakaslea.
Osasun Zientziak: Anton Erkoreka, UPV-EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea.
Natur Zientziak: Fernando Plazaola, Udako Euskal Unibertsitateko kidea eta Zientziako katedraduna.
Teknika eta Teknologia Zientziak: MUko irakasle bat (konfirmatzeke).
Zuzendaritza
Amaia Perez Ezkurdia, EIREko Idazkaria eta NUPeko irakaslea.
Juan Karlos Lopez-Mugartza, EIREko Koordinatzaileordea eta NUPeko irakaslea.
Maria Luisa San Martin Erbiti, EIREko Koordinatzaile Nagusi ohia eta NUPeko irakaslea.
Tokia eta data
Hiria: Iruñea.
Tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Gelategia).
Data: 2006ko urriaren 3tik 6ra (asteartetik ostiralera).
Argitaletxe gonbidatuak
UPNA-NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Zerbitzua.
UN, Universidad de Navarrako Argitalpen Zerbitzua.
UPV-EHU, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
UD-DU, Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
UM-MU, Mondragon Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
UEU, Udako Euskal Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
UPPA-PAAU, Paueko eta Aturri Aldeko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (konfirmatzeke).
Basque Studies Program, University of Nevada Reno.
Eusko Ikaskuntza.
Elhuyar Fundazioa.
Utriusque Vasconiae.
Jakin.
Programa
0. eguna: urriaren 2a, astelehena
12:00-20:00 Erakusketaren muntaketa.
1. eguna: urriaren 3a, asteartea
10:30-11:30 Irekiera-ekitaldia:
Aurkezpena (5´): Angel Bidaurrazaga, EIREko Koordinatzaile Nagusia.
Mintzaldiak:“euskarazko unibertsitate-liburuaren egoera unibertsitate bakoitzean”.
UPNA-NUPeko ordezkaria: errektorea edo errektoreordea (8´).
UN-NUko ordezkaria: errektorea edo errektoreordea (8´)
UPV-EHUko errektoretzako ordezkaria (8´).
UD-DUko errektoretzako ordezkaria (8´).
UEUko zuzendari nagusia (8´).
MUko errektoretzako ordezkaria (8´).
Agurra eta erakusketaren irekiera-hitzak: Angel Bidaurrazaga, EIREko Koordinatzaile Nagusia (3´).
Hamaiketakoa.
12:00-20:00 Erakusketa zabalik.
2. eguna: urriaren 4a, asteazkena
10:00-20:00 Erakusketa zabalik.
11:00-13:00 Mahai-ingurua:
Gaia:“Euskara hizkuntza zientifikoa: Irakaskuntza, ikerkuntza eta ekoizpena”.
Berehalako itzulpena (euskara-gaztelania) egongo da.
3. eguna: urriaren 5a, osteguna
10:00-20:00 Erakusketa zabalik.
19:00-20:00 Liburu berrien aurkezpenak
4. eguna: urriaren 6a, ostirala
10:00-12:00 Erakusketa zabalik.
12:00 Amaiera-ekitaldia:
UPNA-NUPeko ordezkaria (5´).
EIREko ordezkariak (5´).
15:00-18:00 Erakusketaren desmuntaketa.