Ongi Etorri EireKa-ra / Ohiko Batzar Nagusia / EIRE Batzar Nagusirako Deialdia
Urtarrilaren 14an, goizeko 11:00etan, BILBOn, Euskararen Etxean, hasi da EIREren Ohiko Batzar Nagusia. Sasoiz eta forman zuzen deitutako bileraren 2. deialdian biltzen dira orrialde honetan, ezkerrean, adierazten diren kideak. EIRE batzar nagusirako Deialdia: 2008ko Urtarrilaren 26an (larunbata) CIVICAN, Pio XII Etorbidea, 2B, 31008 Iruñea.
EIRE Batzar Nagusirako Deialdia
Batzar Nagusirako gai-zerrenda:
- 2006 aktaren irakurketa eta onespena.
- 2007 balantzea: kudeaketa, idazkaritza, ekonomia
- Lau karguren hautatzea: koordinatzailea, koordinatzaileordea, idazkaria eta diruzaina.
- 2008rako egitasmoak
- Norberak lekarkeena: galderak eta eskariak
- Opariaren zozketa
Lekua: CIVICAN, Pio XII Etorbidea, 2B, 31008 Iruñea. (Mapa beherago)
Ordua: 10:30ean (1. deia); 11:00etan (2. deia)
Deituak: EIREkide guztiak
Batzarraren ondoren bazkaria
CIVICA-ko aurkitzea
(Clik egin handitzeko)

Erakusketa Ignacio Barriola eraikinaren beheko solairuan dago, bertan liburuen gordailua internetez ikusteko aukera dago.
Euskarazko unibertsitate-irakasle jubilatuei omenaldia
EGITASMOAREN AZALPENA
Helburuaren azalpen zehatza.
“EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak” omenaldia egingo die azken urte hauetan (2002-2007) Euskal Herri osoko eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskaldunei (irakaskuntza euskaraz egin dutenak eta ez dutenak), euskal unibertsitatearen alde egin duten lana eskertzeko eta beren bikaintasun akademikoa ezagutzera emateko. Omenaldi honetan irakasle euskaldun jubilatu horiei “Euskal Unibertsitatearen Irakasle Emeritu” izendapen sinbolikoa ezagutuko zaie.
Halaber, ekitaldi berean, jubilatu diren irakasle EIRElagunei ere omenaldia egingo zaie. Multzo honetan sartzen dira "EIREren lagunak", euskaraz jakin ez baina euskararen alde unibertsitatean lan egin duten irakasle jubilatuak. Hauei “Euskal Unibertsitatearen Irakasle Lagun Emeritu” izendapen sinbolikoa ezagutuko zaie.
Egitasmoaren azalpen zehatza.
Nor omendu: EAE, Nafarroa, Iparralde eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskaldunak eta EIRElagunak. Beraz, kasua balitz, eta adibide soil modura, Europako edo Estatu Batuetako unibertsitateetan irakasle euskaldun bat jubliatu balitz, ekitaldi honetan omendua izan liteke.
Noiz: 2007ko abenduan (egun zehatza erabakitzeko dago).
Non: Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Euskararen Etxean edo ospeko gune instituzional batean (oraindik erabakitzeko dago).
Ekitaldiaren egitura: ekitaldia erabat akademikoa izango da eraz eta edukiz. Labur esanda: irakasle omendu bakoitzaren glosa egingo du bere unibertsitateko kide batek; gero, oparia eskeiniko zaio; ondoren, argazkiak eta prentsa; burutzeko, bazkari bikaina.
Prentsa: ekitaldiaren eta omenduen informazioa zabalduko da hainbat hedabidetan: prentsan orokorra eta EIREren "Eireka" aldizkaria
Argitalpena: ahal dela, alealdi mugatuko argitalpen/liburuxka txiki bat aterako da, irakasle omenduen biografiak eta beraiei egindako glosak jasoz.
Antolatzaileak: EIREko kideak.
Oharra: irakasle euskaldun jubilatuen izenak jakiteko, unibertsitateetako errektoregoetan galdetuko da.
Eragin-eremua.
Eremua: Euskal Herriko unibertsitate guztietara zabaltzen da omenaldi hau (EAE, Nafarroa eta Iparraldea), eta baita beste herrialde batzuetara ere, behar balitz.
Jasotzaileak: Euskal Herri osoko eta kanpoko herrialdeetako unibertsitateetan jubilatu diren irakasle euskaldunak eta EIRElagunak.
Jasotzaile kopurua: oraindi ez dakigu, unibertsitate bakoitzean galdegin behar baitugu, baina uste dugu hamar inguru izan daitezkeela.
Zabalkundea: unibertsitate guztietan emango da ezagutzera eta, gainera, unibertsitate guztietakoak diren irakasleek egingo dituzte glosak (omenduen goraipamenak). Halaber, hedabideen bidez, Euskal Herri osora zabalduko da.
Euskararen sustapenean, garapenean eta normalizazioan izan dezakeen eragina.
Egia esan, omenaldi honek ez du eragin oso handia izango euskararen garapen eta normalizazioan, baina bai sustapenean eta "euskaldunen merituen" aitortzan eta onespean. Alegia, gure aurreko belaunaldiei begirunea ezagutu eta beren lana txalotu egingo dugu, adieraziz, unibertso izakeran ere komunitatea dagoela erroan.
Originaltasuna eta berritasun maila.
Egiaz ia berria da, aurretik behin bakarrik egin baita honelako Omenaldirik, guk dakigula, behintzat. Gainera, EIREk berak egin zuen lehen aldiz, 2001ean, Durangon, oso ekitaldi apal baina unkigarrian. Orduan omendutako “Euskal Unibertsitatearen Irakasle Emeritu” izendapena hurrengo irakasleei eman zitzaien:
Altuna , Patxi (UD-DU): Giza Zientzien Fakultatea, Donostia.
Alvarez Enparanza, Jose Luis, "Txillardegi" (UPV-EHU): Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Donostia.
Garate Goiartzun, Gotzon (UD-DU). Filosofia eta Letren Fakultatea. Bilbo.
Lasagabaster, Jesus Mª (UD-DU). Giza Zientzien Fakultatea. Donostia
Lizeaga Otxotorena, Pilar (UPV-EHU): Irakasle Unibertsitate-Eskola. Donostia.
Otaegi, Joan: Filosofia eta Letren Fakultatea, Bilbo. Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea. Gasteiz.
Zamalloa Karmelo (UD-DU): Zuzenbide Fakultatea. Bilbo.
Kalitatea.
Omenaldiaren kalitatea, bai akademikoki eta bai egituraren aldetik, oso ona izango da, aurreko esperientzian ("eskarmentua" ez dugu erabiltzen) oinarrituz.
Erakargarritasuna.
Gure ustez oso erakargarria izango da unibertsitateko irakasle euskaldunentzako eta, halaber, euskararen alde jardutenentzako.
Bideragarritasuna.
Proiektu hau egiaz bideragarria da. Ez baita zaila, ahalegin franko eskatzen badu ere.
Balio erantsia.
Unibertsitateko irakasleria erdaldunari eta euskaldunari adieraziko zaie "euskararen alde jardutea" preziatua eta aitortua dela.
Elkarlana.
EIREk bakarrik antolatuko du omenaldia, baina informazioa eskatuko die unibertsitateei jubilatuen izen-abizenak jakiteko.